
Maialen Mielgo Rodero BAMeko ikaslea Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren urteko bileran
Maialen Mielgo Rodero BAMeko ikasleak Bizkaia Bizkaialde Fundazioak antolatutako urteko bileran jaso du iazko lanagatiko errekonozimendua, Bizkaiko beste kirolari batzuekin batera. Ekitaldia Euskalduna Jauregian izan eguaztenean, martxoak 24, eta bertan egon ziren eskolako lankide izandako Lorea Bilbao ahalduna eta Carlos Sergio, Bizkaialdeko Patronatuko kidea ere, Bizkaiko kirol desberdinetako kirolari eta zaleekin batera.
Guztira 34 izan ziren ekitaldian haien iazko lanagatik fundazioak zoriondu nahi izan zituen kirolariak. Maialen Mielgo arraunlaria izan zen haietako bat; izan ere, iazko urrezko domina eskuratu baitzuen Espainiako Arraun Olinpikoko Txapelketan, senior kategoriako zortziko ontzian, eta laugarren postua ere lortu zuen Europako Txapelketan gazte kategoriako, Espainiako Selekzioaren lauko batean.
Zorionak Maialen!