Maialen Mielgo Rodero BAMeko ikaslea, Espainiako Arraun Selekzioarekin
Maialen Mielgo Rodero BAMeko ikasleak zilarrezko domina lortu du Banyolasko uretan ospatu berri den Espainiako Udaberriko Irekian, eta Selekzioarekin geratu da kontzentratuta. Bertan egingo dira Arraun Olinpikoko Munduko Txapeleketara joango diren ontzietarako probak, aurten Racice-n (Txekiar Errepublika) uztailean ospatuko dena.
Domina Unai bere nebak jarri zion, bera ere selekzioarekin geratuko da.