
Maialen Mielgo Rodero BAMeko ikaslea, Espainiako Arraun Olinpikoko Txapelduna
Maialen Mielgo Rodero BAMeko ikasleak urrezko domina lortu du ekainaren 18-20 bitartean Legutioko uretan ospatu berri den Espainiako Arraun Olinpikoko Txapelketan, 4x modalitatean.
Orain Espainiako Selekzioarekin egongo da Ampostako (Tarragona) urtegian, Munduko Txapelketarako prestatzen.
Txapelketa Racice-n (Txekiar Errepublika) ospatuko da, uztailaren 7tik 11ra bitartean, eta Maialen bertan izango da, Unai bere anaiarekin batera, hau ere Espainiako Txapelduna bere kategorian.