
Maialen Mielgo BAMeko ikasleak urrezko domina eskuratu du Espainiako Arraun Olinpikoko Erkidegoarteko Txapelketan
Maialen Mielgo laugarren mailako gure ikasleak Castrelo de Miñon (Galizian) izan da joan berri den asteburuan, eta urrezko domina eskuratu du bertan ospatutako Espainiako Arraun Olinpikoko Erkidegoarteko Txapelketan. Maialen Euskadiko Selekzioaren izenean egin zuen arraun emakumezkoen 4x senior kategorian, beste hiru arraunlariekin batera, eta ontzia garaile geratu zen, besteetatik nabariki aurreratuta.
Aurreko egunean Maialen Espainiako Txapelketa Luzean parte hartuta zegoen dagoeneko, estatuko 6. postua lortuaz, arraunlari olinpikoen atzetik.
Zorionak Maialen!