
Maialen Mielgo BAMeko ikasleak gidatuko du aurten Deustuko Unibertsitatea ordezkatuko duen taldea, Deusto vs Ingenieros estropada tradizionalaren 43. edizioan
Maialen Mielgo BAMeko ikaslea aukeratu dute Deustuko Unibertsitatea ordezkatuko duen ontziaren buru izateko, Deustu-Ingeniariak estropada tradizionalean. Maialen arraun olinpikoan zein banku finkoan eskarmentu handiko arraunlaria da eta sari ugari jaso ditu errendimendu handiko arraunean hamarkada baino gehiago izan ondoren. Deustuko Estropada itsasadarrean egiten da urtero, 1981ean lehen aldiz ospatu zenetik.
Aurtengo edizioan, 43.a dagoeneko, urrats garrantzitsua emango da kirolean genero-berdintasunaren alde egiteari dagokionez; izan ere, estropadan lehen aldiz, emakume arraunlariek hartuko dute parte, orain arte lehiatik gizonezkoek baino ezin zuten parte hartu.
Oraingo honetan, ontziek, 8 arranulari eta lemazaina daramatzatenak (8+), emakumezko kirolariak eramango dituzte, baina talde bakoitzak bere tosta antolatzeko modu desberdina aukeratu du. Horrela, EHUko ingeniariek talde mistoa aukeratu dute, gizonak eta emakumeak %50ean, eta Deustuko taldea, bere aldetik, emakumez osatuta egongo da oso-osorik.
Joan den martxoaren 20an aurkeztu zen desafioa. Bertan, aurreko edizioan garaitutako taldeak (kasu honetan, EHUko ingeniariak) arraun bat jaurti zion talde irabazleari, erronka botatzeko. Apirilaren 4an, 19:00etan, jokatuko da itsasadarrean talde bien arteko borroka.
Zorte on Maialen eta bere taldeari!!
Informazio eta argazki gehiago aurki daitezke estropadaren webgune ofizialean:
http://www.laregata.org/noticia_2025_003.php
Prentsaurrekoa: