Maialen Mielgo BAMeko ikasleak beste domina bat eskuratu du Espainiako Beach Sprint Arraun Txapelketan
Maialen Mielgo Rodero BAMeko ikasleak zilarrezko domina eskuratu du asteburu honetan, La Línea de la Concepciónen (Andaluzia) ospatutako Espainiako Beach Spring arraun-txapelketan.
Maialenek skiff batean hartu zuen parte gero eta jarraitzaile gehiago dituen itsas arraunketa proba honetan, eta txapeldunarengandik 3,5 segundura iritsi zen helmugara, estropada estu baten ostean.