Kirola eta integrazioa
Joan den astean, Bakuva elkarteko Raúl Fernández izan zen BAMen, kirolak integrazioan joka dezakeen rolaz hitz egiteko. Heziketa Fisikoko espezialitateko 3. mailako ikasleei zuzendutako saioan, hamalau urte dituen Bakuva elkarteak egindako ibilbidea eta lana aurkeztu zuen. Bilbo Zaharrean kokatutako irabazi-asmorik gabeko erakunde hau kirolaz baliatzen da zazpi eta hogei urte bitarteko haur eta gazteen integrazioa sustatzeko maila sozial eta akademikoan. Horretarako, gazteekin eta haien familiekin egiten du lan.