Kartoia, papera, guraizeak
Pello Ulazia lankideak Kartoia, papera, guraizeak izeneko erakusketa antolatu du Eskolondo Kultur Etxean, Eako Udalaren eskutik. Egilearen hitzetan, “Kartoia, papera, guraizeak pandemiako itxialdian hasitako arte proiektua da, eta honek sortutako ziurgabetasun e ondoezei ikuspuntu estetiko batetik erantzutera dator (…) Hiru elementu hauen arteko erlazio formalak eta kontzetpualak dira lan honek estetikoki aztertu eta ikertzen dituenak. Eta arte hizkuntzak eskaintzen dizkigun zeharkako bideetatik, irudiak, gorputzak eta formak deseraiki eta berreraiki, beste egitura batzuetan suertatu dira: collageak, poesia bisualak, eskulturak eta instalazioak. Betiere, iritziak baino, konklusio estetikoak eskainiz arazo hauetara hurbildu eta gogoeta sortzeko asmoz”.
Erakusketa hau hilaren 31ra arte egongo da ikusgai, 18:00-20:00 bitartean asteartetik ostiralera, eta 11:00-13:00 bitartean larunbat eta igandeetan.