Hezkuntza inklusiboa eskolan BAMen
Azaroaren 14an, Gizartea eta Eskola irakasgaian, hiru mahai-inguru egin dira “Hezkuntza inklusiboa” gaiari buruz, Pastoralaren eta unibertsitate-hedapenaren arloarekin koordinatuta. Horietan, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek zenbait esperientzia ezagutu ahal izan dituzte: Bilboko Amor Misericordioso ikastetxearena, Artizar haurtzaroko eta nerabezaroko gizarte-hezkuntzako proiektuarena (Hazbide elkartea eta Caritasko haurtzaroko proiektuen sarea) eta BAMeko migratzaileekin egindako gaztelania-klaseena. Hezkuntza-esperientzia horiek hezkuntza eta gizarte inklusiboa proposatzen dute, pertsona zaurgarrienen beharrei erantzuten dietenak.
Esteban Goti, Maialen Mielgo, Eukene Goikoetxea eta Roberto Mielgoren eskutik, hezteko beste modu bat ezagutu dugu, Guztiontzako eskola eta guztiontzako hezkuntza posible direla erakusten duten esperientziak txertatuz etorkizuneko irakasleen prestakuntzan; eta gurera ekarriz justizia, ekitatea, elkartasuna eta parte-hartzea posible direla erakusten duten esperientziak, balio horiek baitira Eskola gisa dugun xedearen zati.