Hezkuntza inklusiboa eskolan
Azaroaren 3an, Gizartea eta Eskola irakasgaian, lau mahai-inguru egin dira hezkuntza inklusiboari buruz, Pastoralaren eta unibertsitate-hedapenaren arloarekin koordinatuta. Horietan, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek honako hauen esperientzia ezagutu ahal izan dute: Somorrostro Zentroa, Bilboko Amor Misericordioso ikastetxea, Artizar haur eta nerabeen gizarte-hezkuntzako proiektua (Hazbide elkartea eta Caritasko haurtzaroko proiektuen sarea), Ojalá proiektua Itaka Eskolapioetako pertsona migratzaileekin, eta BAMeko etorkinentzako gaztelania-ikastaroa. Hezkuntza-esperientzia horiek hezuntza eta gizarte inklusiborako bidea urratzen dute, guztgien beharrizanei erantzuten ahaleginduz, bereziki, pertsona zaurgarrienenei.
Juli Moreno, Esteban Goti, Eukene Goikoetxea, Ibone Onaindia, Maddalen Muruaga, Udane Urkixo eta Iratxe Lavadoren eskutik, hezteko beste modu bat ezagutu dugu, etorkizuneko irakasleen prestakuntzan guztiontzako eskola zer izan daitekeen erakusten duten esperientziak txertatuz, eta agerian utziz eskola gisa dugun misioaren parte diren ekitatea, elkartasuna eta bezalako balioak posible direla.