Hezkuntza esparruan laneratzeko bekak
Azken bost urteetan, Eusko Jaurlaritzak laneratzeko bekak eskaini izan ditu, irakasle-ikasketak amaitu berri dituztenen lanerako jauzia errazteko asmoz. Beka eskatzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta urte horretan graduatu izana dira. Hiru hilabeteko lanaldia da, 500€ soldatarekin eta Gizarte Segurantza ordainduta.
BAMek ikastetxeen eta ikasleen eskaerak jasotzen ditu ekainean zehar, eta esleipenak egiten ditu kontuan hartuta eskatutako profila eta beka-eskatzailearen etxebizitzatik dagoen distantzia. Beharrizanen arabera, irailean edo urrian hasten dira irakasle berriak. Aurten, BAMeko 68 ikasle graduatu berrik baliatu dituzte beka horiek.