Garun-paralisia, ASPACE eta Zabaloetxe Goikoa Ikastetxe berezian egiten den lanari buruzko mintegiak BAMen
Azaroaren 30ean, Fátima Sousa, Zabaloetxe Goikoa Ikastetxe Bereziko zuzendaria eta prestakuntza arduraduna denak, hitzaldiak eskaini zizkien graduko 2. mailan Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak ikasgaia egiten ari diren ikasle guztiei.
Bere aurkezpenetan ASPACE zer den eta honen funtzionamendua nolako den azaldu zuen. Horrekin batera, Garun Paralisiaren ezaugarriak aurkeztu zituen eta Zabaloetxe Goikoa bezalako ikastetxe berezian egiten duten lana ere erakutsi zuen (ikasleen profila, zerbitzuak, profesionalak, baliabide eta euskarriak…), bere azalpenak bideo argigarriekin aurkeztuz.
Aldi berean, Pedro Alonsok bere bizi-esperientziak partekatu zituen, hezkuntza, lana eta familiaren esparruan. Bere bizipenek esanahia eta zentzua eman diete ikasgaian Amaia Jauregi irakaslearekin lantzen diren edukiei.
Eskerrik asko, Fátima! Eskerrik asko, Pedro!