
Familia eta Eskola irakasgaian sentsibilizazio tailerra
Haur Hezkuntzako eta Gradu Bikoitzeko ikasleek, Familia eta Eskola ikasgaian, ijitoen etniari buruz gehiago jakiteko aukera izan dute, Kale Dor Kayiko Elkarteak martxoaren 4an emandako sentsibilizazio tailerraren bidez.
Tailerrean ijito herriaren jatorria eta bertako kulturaren eta bizimoduaren zenbait elementu ezagutu dituzte, eta horietatik abiatuta, gizarteak ditugun aurreiritzi eta irudiei buruz hitz egin dute. Errealitate hori ezagutzeak eta ikasle ijitoek eskolatzean dituzten zailtasunez jabetzeak lagundu egiten die gure ikasleei tresnak izan ditzaten lanbide-jardunean beren beharrei erantzun egokiak ematera. Saioari amaiera emateko, kantu eta txalo batzuk egin dituzte, aniztasuna eta kultura desberdinen arteko topaketa aitortzeko.
Kale Dor Kayiko, gizarteko sektoreen artean bizikidetza eta ijitoen kulturarekin zerikusia duen guztiaz kontzientziatzeko, trebatzeko, aholkatzeko eta eztabaida sustatzeko sortu zen.