
Erlijioen arteko mahai-ingurua
Erlijioaren Pedagogia eta Didaktika irakasgaiaren barruan, Erlijioen arteko mahai-inguru bat egin da. Bertan parte hartu dute Bahai Komunitateko Carmen Lozonek, Eliza Ortodoxoko Aita Petruk, Eliza Ebanjelikoko Silvano Tanonek, Bilboko Meskitako Abderrahimek eta Eliz arteko elkarrizketaren arduradunak.
BAMeko ikasle eta irakasleek euren esperientzia erlijiosoa entzuteko aukera izan dute, nola laguntzen dieten pertsonei fedearen eta espiritualtasunaren esparruan, bai eta elkarrekin egiten duten lana ere: elkar ezagutza, elkarrizketa ekumenikoa eta erlijioen artekoa, eta parte hartzen duten espazioetan bizikidetzari eta herritarrei egiten dieten ekarpena.
Elkarrekin egindako lanaren desberdintasuna eta aberastasuna balioan jarri dituzte, etorkizuneko irakasleei dei eginez gizartearen errealitate anitza hartzeko, baita arlo erlijiosoan ere, eta “komunean duguna aprobetxatzeko, denon artean mundu hobe bat eraikitzeko”.