
“Eman minutu 1” lehiaketaren edizio berria
2010ean UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroak martxan jarri zuen “Eman minutu 1” ikus-entzunezko lanen lehiaketa. Honen helburua, mundu mailan giza eskubideekin zerikusia duten arazoei buruz gizartea sentikor bihurtzea eta kontzientzia zabaltzea da.
“Eman minutu 1” lehiaketaren irabazleak izango dira ikus-entzunezko lan onenak eta giza eskubideak hoberen defendatu, bultzatu, aldarrikatu, zabaldu eta kontziatzen dutenak. Edizio bakoitzean, lehiaketak gai desberdin batean jartzen du arreta.
2021ean, 12. edizioan, lehiaketak “Eman minutu 1 BIZITZAren alde” izena hartzen du eta 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) betetzeari buruz kontzientziatuko du.
Agenda 2030 eta GIHei buruz defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo kontzientziatzen duten minutu bateko ikus-entzunezko lan onenak sarituko ditu, mundu ekitatiboa, justua, inklusiboa, jasangarria eta planetarekiko errespetuzkoa eraikitzen lagunduz, konpromiso pertsonala eta errebeldia faktore abiarazle eta bideratzaile gisa hartuta.
Epaimahaiak alderdi hauek baloratuko ditu bereziki:
- 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak nola txertatu hausnartzen duten bideoak.
- Agenda 2030 eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak sustatzen, babesten eta haiekin konprometitzen dituzten bideoak.
- Desberdintasun eta aniztasun kulturala, soziala, identitarioa, generokoa eta politikoa onartzea eta gizarteratzea.
- Pertsonek beren eskubideak banaka edo taldeka eskatzeko dituzten gaitasunak eta estrategiak ikusaraztea.
- Gizartea mundu bidezkoago, inklusiboago, bidezkoago eta iraunkorrago baten aldeko borrokan inplikatzea.
- Genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea defendatzen duten bideoak.
- Ez da tonu, paternalista, biktimizatzaile eta sentsazionalistarik erabiliko.
2022ko urtarrilaren 31an bukatuko da izena emateko eta lanak bidaltzeko epea.
Informazio osoa: www.dame1minutode.org
Agenda 2030 eta Garapen Iraunkorrerako Helburuei (GIHei) buruz defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo kontzientziatzen duten minutu bateko ikus-entzunezko lan onenak sarituko ditu.
Edizio honi, oinarriei, izen emateari edota aurreko edizioei buruzko informazioa lehiaketaren web gunean eskuragarri dago.
SARIAK
Hauek izango dira sariak, lau kategorietan:
- EMAN MINUTU 1 SARIA. Kategoria nagusia eta sari gorena.
SARIA: Nestor Basterretxearen “Hilarri Solidarioa – Estela Solidaria” + garaikurra.
Dokumentalaren errealizazioa finantzatuko da, guztira 5.000 * euroko zenbatekoan.
Lan irabazlea epaimahai espezializatu baten irizpideen arabera aukeratuko da, lehiaketaren oinarriak betetzen baldin baditu.
- EUSKARAZKO MINUTURIK ONENA SARIA.
SARIA: 1.250 € * + garaikurra
Euskarazko minuturik onena.
- EKIN ETA EGIN SARIA.
SARIA: 600 € * + garaikurra.
Ikastetxe, gazteen kultura-elkarte eta abarrei zuzendura dago sari hau; 18 urtetik beherakoei, beti ere. Gazteek bakarka edo taldean aurkeztu ahal izango dute beren lana.
- UNESCO ETXEA SARIA.
SARIA: 600 € * + garaikurra.
Kategoria honetan irizpide hau balioetsiko da: mezua eta mezu hori zenbateraino datorren bat UNESCOk, eratu zenean, Giza Garapen Iraunkorra lortzeko bere gain hartu zuen helburuarekin.
*(Sariak materia fiskaleko indarreko erregulazioan jarritakoari lotuta egongo dira)