“Emakumearen aurkako indarkeriari ez!” dio BAMek
Ostegun honetan, azaroak 25, Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da. Mundu osoan emakumeen aurka erabiltzen den indarkeria salatzeko, bost minutuko kontzentrazioa egingo da hainbat erakundetan, Elizbarrutikoak barne.
BAMek eskolako ate nagusiaren aurrean egingo du, 11:35etan.
Denok zaudete gonbidatuta parte-hartzera.
Frantzisko Aita Santua “bada garaia emakumeen aurkako indarkeriakaz amaitzeko, emakumeak errespetuz hartzeko eta ez trukerako txanpon lez” esan du @Pontifex_es Twitter kontuaren bidez. Bilboko Eleizbarrutiak bere egiten du Frantzisko Aita Santuaren hitzak. Ezinbestekoa da, sekula baino gehiago gainera, gizartean hedatuta dagoen gatx hau, emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria, desagerraraztea. Gaur, baita Bizkaian ere, pertsonen salerosketaren biktima diran edo tratu txar psikologiko fisiko edo sexualak jasaten duten emakumeak daude.
Isiltasunak eten behar dugu eta zuribideei aurre egin.
Indarkeria jasaten duten emakumeei eta euren familiei leku seguruak, babes eta errespetua emango futen lekuak eskaintzeko konpromisoari eutsi egiten dugu.
Bada garaia alkarrekin guztioi dagokigun gizatasunaren hondamenaren aurka ozen garrasi egiteko!
Bada garaia gure jardunbide eta hizkerak berrikusteko! Bada garaia biktimak aurreretxi barik entzuteko!
Bada garaia beste aldera begiratzeari uzteko!
Bada garaia euren dei larria entzuteko!
Gaur, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzino eta ezabatzearen aldeko gizarte, lege, ekonomia eta hezkuntza neurriak aldarrikatzen eta sustatzen dituen beste hainbat talde eta alkartekin bat egin nahi dugu.
Emakumeen aurkako indarkeriarik EZ! Bada garaia!