“Carmelo Etxenagusia” III. ohorezko aipamenak
Gaur, “Carmelo Etxenagusia” III. ohorezko aipamenak banatu dira. Bilboko Elizbarrutiko Kultur Erakundeen Mahaiak sustatutako aipamen hau On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuari eman zaio aurten, fede, kulturaren sustapen eta bakegintzaren arloan egindako ekarpenagatik, Miren Josune Ariztondori, kultura, hezkuntza eta ondarearen arloan egindako ekarpenagatik, Ander Manterolari, fede, euskal kultura eta etnografiaren arloan egindako ekarpenagatik eta Angel Maria Unzueta zenari (hil osteko aipamena), historia, euskal kultura eta pastoralgintzan egindako ekarpenagatik.
Egun honetan, bereziki azpimarratu nahi ditugu, Miren Josune Ariztondo eta Angel Maria Unzueta, BAMekin izan duten lotura estuagatik.