CARITAS DECAN
Zer den, zer egiten duen eta nortzuek osatzen duten Bizkaiko Cáritas erakundea izan dira Mavi Laiseka Bizkaiko Cáritaseko boluntarioen arduradunak DECAko ikasleei azaldu dizkien gakoetako batzuk, maiatzaren 4an. Pertsonaren zentraltasuna, maitasuna ekintzaren eragile gisa, funtsezkoak dira Cáritasen eginkizuna ulertzeko, Elizaren gizarte-ekintza den aldetik.
Errealitatean sakontzea, pertsona asko baztertzen, alboratzen… dituen mundu bat nola ari garen eratzen ulertzea axolagabetasunarekin hausteko deia da; mundu bidezkoagoa, gizatiarragoa eraikitzeko konpromisoa hartzeko deia, pertsona guztien duintasuna onartzeko. Horretarako, hainbat proiektu jarri dira abian: haurtzaroa, gazteria, enplegua, zaharrak, nazioarteko lankidetza eta migrazioak, etxebizitza… Cáritasetik 13.000 pertsona baino gehiagori lagundu zaie 2020an. Eta lan horren atzean, 2.000 boluntario.
Bai Mavi Laisekak, bai Belén Roderok, Pastoral Barrutitik, BAMek pertsona migratzaile eta errefuxiatuekin garatzen dituen boluntario-eremuetan parte hartzera animatu zuten.