Buztina lantzen
BAMeko Lehen Hezkuntza graduko 3. mailako ikasleek Arte-hezkuntza eta bere didaktika ikasgaian buztinez sortutako piezak bildu ditugu hemen. Lehen hezkuntzako ikasleek eskoletan ontziak egiteko erabili ohi duten teknika bera erabilita, formekin eta koloreekin jokatzeko aukerak aztertu dituzte, ohiko eredutik urrundu eta aukera berriak arakatuz, sormenerako bideak jorratzeko ahaleginean.