Boluntariotza-astea 2022
Aurten ere boluntariotza-astea antolatu da BAMen. Hilaren 29an, 9:45 eta 14:00 bitartean, hamazortzi erakundek (aurreko edizioan baino lau gehiagok) emango dute beren lanaren berri BAMeko korridoreetan kokatutako informazio-mahaietan, eta baliteke besteren bat ere gehitzea ekimenera oraindik. Konfirmatutako parte-hartzaileen zerrenda:
- AECC – Minbiziaren kontrako Bizkaiko elkartea
- ACOMPAÑA LAGUNTZEN – Bizkaiko ospitaleetan dauden gaixoei laguntzeko boluntarioen elkartea
- AHIDA – Arreta faltaren nahasteak dituzten pertsonen elkartea
- APNABI – Autismoaren espektroko nahastea duten pertsonen familien elkartea
- BIDESARI – Elizbarrutiko erakundea, espetxe pastoralarekin lotutakoa, kartzelaratutako pertsonekin lan egiten duena
- CARITAS – Ekintza sozialerako elizbarrutiko erakundea
- CREANDO FUTUROS – Nazioarteko lankidetza eta integraziorako erakundea
- EISE LEIOA – Hezkuntzan esku-hartzeko Leioako taldea
- EGK – Euskadiko gazteria-kontseilua
- ETL EDE – Aisialdi-eskola EDE Fundazioa
- F.S. DOWN – Down sindromea duten pertsonei laguntzeko fundazioa
- FUNDACIÓN FIDIAS – Arteen bidezko integraziorako eta garapen interpertsonalerako fundazioa
- GORABIDE – Bizkaiko ezgaitasun intelektuala duten pertsonen familien elkartea
- KALE DOR KAYIKO – Ijito-elkartea
- KCD ONGD – Kultura, komunikazioa eta garapena
- MANOS UNIDAS – Lankidetzarako eta garapenerako eliza-erakundea
- SAVE THE CHILDREN – Zailtasunak dituzten adin txikikoei laguntzeko fundazioa
- VOST EUSKADI – Euskadiko larrialdietarako boluntario digitalen elkartea