Bisita Loiolara
Maiatzaren 12an, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek (111 pertsona) Loiolako Santutegia eta Museoa bisitatu zuten, Tradiciones socioculturales y diálogo interreligioso irakasgaiaren jarduera osagarri gisa, María Nely Vásquez Pérez irakasleak eskainia, Zientzien Didaktika Departamentuko bi irakasleren laguntzarekin.
Tradiciones socioculturales y diálogo interreligioso irakasgaiak proposatzen du munduan eragin handiena duten erlijioei jakintza-bide ordenatua eta akademikoki zorrotza irekitzea, eta erlijioen eta kulturen arteko elkarrizketaren giltzarriei buruz hausnartzea. Zehazki, euskal gizarteko aniztasun erlijiosoa aztertzen da, baita eskolara eratortzen diren erronkak ere.
Bere historian zehar, euskal gizartean presentzia handiena izan duten tradizio erlijiosoetako bat katolizismoa izan da. Eta, euskal tradizio katolikoaren barruan, bereziki garrantzitsua izan da Loiolako San Inazioren irudia, bai eta Jesusen Lagundiak, berak fundatuta, izan duen aniztasunari eta kulturarteko elkarrizketari ateak zabaltzeko eginkizuna ere.