
Bisita Bizkaiko Elizaren histori artxibora
Joan den astean DECAn prestakuntza egiten duten Haur Hezkuntzako taldeetako ikasleek BAMen eraikin berean dagoen Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa bisitatu zuten. Anabella Barroso zuzendariaren eskutik, hobeto ezagutu ahal izan zuten bertan egiten duten lana, nola biltzen, sailkatzen, gordetzen eta zaintzen dituzten dokumentuak eta materialak oso formatu desberdinetan (pergaminoa, papera, biniloak, argazkiak…).
Bateo-partidak, parrokien gastuak eta diru-sarrerak, kantu-liburuak, mezu kristaua transmititzeko material didaktikoak… biltzen dituzten liburuak; gaur egun, Elizaren historia Bizkaian eta haren errealitate sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalaren alderdi asko ezagutzen laguntzen diguten materialak eta dokumentuak.