
Biktimen azken lekukotasunak Irakasleen Unibertsitate Eskolan
Azaroaren 24an, Eusko Jaurlaritzak sustatutako ‘Adi-adian” programako egitarauaren azken saioa ospatu zen BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Lehenengo kurtsoko ikasleek Nerea Ijurco, Jose Maria Ijurcoren eta Maria del Carmen Illarramendiren alabaren lekukotasuna entzun zuten. Ijurco eta Illarramendi zaurituta geratu ziran euren autoan jarritako bonbak eztanda egin ondoren, ‘Batallón Vasco Español’ dalakoak bere gain hartu eban atentatuan. Geletan garatu dan egitarau honi Mª Carmen Hernandez 2000ean ETAk hil eban Jesus Maria Pedrosa Durangoko zinegotziaren alargunak emon eutsan hasiera. Pastoral arlotik sustatzen daben jarduera honen bidez, gelan alkarrizketarako eremuak sortu gura dira biktimen esperientzia abiapuntutzat hartuta, oraintsuko historia ezagutzeko, sufrimentua autortzeko eta gizartean indarkeriari zilegitasuna kentzen eta bakea eta bizikidetza eraikitzen laguntzeko.
Joan dan astean, ikasleek 1970ean Eibarren manifestazino batean tirokatu eben Roberto Perezen anaia dan Jorge Perez entzuteko aukera izan eben. Aurreko jardueretan lez, lehenengo eta behin, Galo Bilbao Bake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko arduradunak jardun eban, gertaera testuinguru historikoak kokatuz giza eskubideen ikuspuntutik. Robertoren lekukotasunari esker, ikasleek indarkeria gertu-gertutik bizi izan dauan pentsona baten sentimendu eta hausnarketak ezagutu ebezan. Jorgek guztiz positibotzat jo ebazan honako topaketak –berak urteak daroaz parte hartzen-, bere ustez gazteriak bizipen eta ikuspuntu desbardinak ezagutu eta jakin egin behar daualako zer gertatu zan, beti be, danak lotzen dituana “atsekabe” bera dala jakinda.
Jorge Perezen lekukotasuna entzun ondoren, Galo Bilbaok entzundakotik nabarmenduko leukien hitza esateko eskatu eutsen ikasleei eta, besteak beste, honeek esan ebezan: justizia, itxaropena, adiskidetzea, parkamena, bizikidetza, ausardia…
Iturria: www.bizkeliza.org