BAMeko irakasleek gaitasun intelektual handiko ikasleen hautematea hobetzeko prestakuntzaren beharra azpimarratu dute
BAMeko Leire Garamendi irakasleak eta Leire Aperribai irakasle ohiak artikulu bat argitaratu dute Revista de Educación aldizkarian. Bertan, EAEko Lehen Hezkuntzako irakasleek adimen-gaitasun handiko ikasleei eta haien detekzioari buruz duten hautematea aztertzen dute.
EAEko hiru lurraldeetan hamabi irakasleri egindako elkarrizketetatik abiatuta, ondorio interesgarriak eskaintzen dizkigute artikulu honetan; besteak beste, irakasleek duten hautematea gehiago hurbiltzen dela irudi erreal batera, jendartean, oro har, oraindik estereotipoak eta aurreiritziak nagusi diren bitartean. Aldi berean, bestalde, irakasleen formazio beharra ere azpimarratzen dute.
Irakurri nahi duenarentzat, artikulua eskuragarri dago hemen: http://www.educacionyfp.gob.es/dam/jcr:df24d93f-472a-43e1-a6e7-e9cdbaf077c0/05aperribaiesp-ingl.pdf