BAMeko ikasleek Hezkuntzako Lege proiektu berriari ekarpenak egiteko aukera izan zuten, Ander Bargosen eskutik
Ander Bargos, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko hezkuntza-teknikaria eta BAMeko ikasle ohia, hirugarren mailako Haur Hezkuntzako ikasleekin Hezkuntzako Lege proiektu berria lantzera etorri zen.
Anderrek Euskal Hezkuntzaren 21. Lege proiektua aurkeztu zuen eta ikasleekin batera legean euskarak duen rolaz, sistemaren doakotasunaz, segregazioaz eta erlijioaren presentziaz hausnartu zuen.
Saioa bukatzeko, ikasleek hezkuntzako lege proiektuari ekarpenak eta hobetzeko proposamenak egin zizkioten; era berean, hezkuntza sistema orokorra hobetzeko neurriak ere proposatu zituzten.