BAMeko ikasleak, surf egiten
Joan den martxoaren 25 eta 26an, BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako Lehen Hezkuntza graduko 3. eta 4. mailako ikasleak Sopelan izan ziren, Peñatxuri surf-eskolak lagunduta. Gorputz Hezkuntzaren Didaktika eta Gaitasun Motorra ikasgaien barruan, ordu biko saio praktikoa izan zuten, surfera bideratuta.
Eremu eta espazio artifizialetatik kanpo egin daitezkeen jardueren artean, surfa aukeratu zen parte-hartzaileari testuinguru fisikoarekiko eskatzen dion arreta handiagatik. Naturak, kasu honetan itsasoak, espazio artifizialek eskaintzen duten babestetik kanpo jardutean jokabide motorrak aktibatzeko aukera paregabea eskaintzen du.
Eta nola ez, ikasi bitartean, gozatzekoa!