
BAMeko ikasle eta alumnien 1. World Café Topaketa
BAMeko azken mailako ikasle talde batek BAMeko alumniekin elkartzeko aukera izan zuen. Ikasle ohien esperientzia gradua amaitzear dauden ikasleekin partekatzeko helburuarekin antolatu zen.
Otsailaren 19an, BAMeko azken mailako ikasle talde batek BAMeko alumniekin elkartzeko aukera izan zuen. Ekimen hau Begoñako Andra Mariko plan estrategikoan zehaztutako BAM Alumni Sarea proiektu estrategikoan kokatzen da eta ikasle ohien esperientzia gradua amaitzear dauden ikasleekin partekatzeko helburuarekin antolatu zen. Topaketa world café formatuan egin zen, EBI sareko Nerea Begoña (EBI sarea), Zuhaitz Bilbao (Artxandape ikastola) eta Nerea Bilbao (Iparragirre ikastola) zuzendariekin egindako mahai borobilaren ostean. Solasaldian zehar zuzendariek Ebi proiektuaren ardatzak eta egungo hezkuntzaren beharrak eta erronkak partekatu zituzten graduatzear dauden ikasleekin.