
BAMeko ate irekien jardunaldiak 180 pertsona erakarri zituen
Aste honetan, ate irekien jardunaldiak izan ditugu Begoñako Andra Mari irakasleen unibertsitate-eskolan. Aurrez aurreko saioa ez ezik horrela nahiago zutenei online formatuan parte hartzeko aukera ere eskaini zaie eta BAM osatzen duten hainbat profesional aritu dira buru-belarri jardunaldi hauen arrakasta bermatzeko.
Guztira, 180 lagunetik gora izan duen jarduera honek oso balorazio ona jaso du parte-hartzaileen aldetik.