BAMek UNITOUR Orientazio Azokan parte hartuko du
Aurton ere, BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak UNITOUR Orientazio Azokan parte hartuko du, eta, bertan, honako balio hauetan oinarritzen duen prestakuntza-proposamena emango du jakitera: justizia, berdintasuna, elkartasuna, elkarrizketa, irekitasuna zein partaidetza eta inspirazio euskaldun nahiz kristau argia.
UNITOUR Unibertsitateko Orientazio Azoka azaroak 4an egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Ekitaldi horretan, hainbat unibertsitatek eta erakundek parte hartuko dute, beste hezkuntza-zentro batzuei, ikasleei, orientazioko profesionalei eta familiei euren eskaintza akademikoaren berri emateko.
2020ko edizio honetan, BAMek Lehen Hezkuntzako Graduko prestakuntza-proposamena eramango du UNITOURera, honako aipamen hauek kontuan hartuta: Hezkuntza Fisikoa, Atzerriko Hizkuntza, Curriculuma Sakontzea eta Hezkuntza Artistikoa; baita Haur Hezkuntzako Gradukoa ere, honako aipamen hauek kontuan hartuta: Artea eta Hezkuntza eta Hizkuntzen Hastapen Goiztiarrak; eta Haur zein Lehen Hezkuntzako Gradu Bikoitzekoa ere bai.
Era berean, BAMeko erakustokian, Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetara egokitzeko ikastaroei buruzko informazioa eskainiko zaie irakasle-ikasketetan diplomatutakoei, baita hizkuntzen tratamendu integratuko espezializazioko berezko tituluari buruzkoa ere.
BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak UNITOURera hurbiltzen direnei gomendatzen die QR kodeak irakurtzeko aplikazioa eramatea euren telefono mugikorrean edo tableta digitalean instalatuta, zentroko prestakuntza-eskaintza osoa ezagutzeko eta deskargatzeko.
COVID-19aren ondorioz sortutako osasun-pandemia dela eta, UNITOUR Unibertsitateko Orientazio Azokan, neurri higieniko sanitario zorrotzak beteko dira, eta jende-kopurua kontrolatuta eta mugatuta egongo da. Sartzean, maskara eraman beharko da derrigorrean, gela egongo da barruko aldean, tenperatura kontrolatuko da eta segurtasun-tartea gordeko da.