BAMek “Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen” liburua argitaratu du, etorkizuneko hezkuntza sistemari buruz hogei egilek baino gehiagok egindako hausnarketak.
BAMek “Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen” liburua argitaratu du, etorkizuneko hezkuntza sistemari buruz hogei egilek baino gehiagok egindako hausnarketak.
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak “Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen” liburua argitaratu eta aurkeztu du ekainean, bere 75. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekintzen barruan. Argitalpenak 24 artikulu ditu guztira. Hezkuntza, hizkuntza eta kultura arloetako hainbat pertsona erreferenteren gogoetak jasotzen ditu, bai eta gizarte-eragile, irakasle eta ikertzaile desberdinen ekarpenak ere. Guztiek, beren esperientziatik eta ikuspegitik abiatuta, euskal hezkuntza-sistemaren etorkizunari buruz hausnartzen dute.
Liburuaren sarreran esaten denez, 75 urtetan zehar euskal hezkuntza sistemak aldaketa nabarmenak izan ditu, eta gaur eguneko euskal hezkuntza sistemaren ondarea erakunde eta eragile askoren ahaleginarekin osatu da, legealdi desberdinetan izan diren arduradun politikoak, hezkuntza erakundeetako irakasle eta arduradunak, familiak, gizarte eragileak, ikerlariak eta adituak, besteak beste. Gizarte moduan esperientzia aberatsa izan da eta oinarri sendoak ezarri dira urteetako ibilbidean, eta BAM Irakasleen Eskola historia honen parte aktiboa eta eraldatzailea izan da.
Liburuan esaten denez, Irakasle eskola gisa eta hezkuntzako profesionalen erakunde gisa, BAMen etengabe ari gara hausnartzen, ikertzen, eraberritzen, eta beti izango da zertan sakondu, aldatu eta hobetu. Baina zuzendariak dioenez, ezin gara geure buruari begira geratu, aurrera begira baino, etorkizuneko erronkak handiak eta ilusionagarriak baitira. Hala ere, ezinbestekoa da sare lana egitea, gure helburuak gizartearen beharretara egokituta.
Liburuaren sarreran esaten denez, liburu hau asmo horren erakusgarri da. Bertan hausnarketa bilduma bat osatu nahi izan da, gure hezkuntza sistemaren etorkizunari leihoa zabalduta. Hezkuntza, hizkuntza eta kultura arloko arduradunen, gizarte eragileen, irakasleen eta ikerlarien gogoetak batu dira, bakoitzak bere esperientziatik, eremutik eta ikusmiratik idatzita, beren esperientziatik eta ikuspegitik euskal hezkuntza-sistemaren iragana, oraina eta etorkizuna aztertzeko.