BAMek eta Labayru Fundazioak irakaslegaientzako ikastaro laburrak eskaintzen dituzte
Labayru Fundazioak eta BAM – Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak irakaslegaientzako 4 ikastaro labur antolatu dituzte.
INFORMAZIOA
- Iraupena: 10h-koak
- Metodologia: Ikastaro teoriko-praktikoak
- Ikasle kopurua: Gutxienez, 8 ikasle
- Matrikula: 80€
- Noiz: Abenduan edo urtarrilean
- Izen ematea: labayru@labayru.eus
EUSKARA ZUZENA
Delegaritza, oposaketa, magisteritza, ikaslego… entzuten dira, baina badakizu ez direla zuzenak? Mila zalantza eta burua sutan. Ikasleak euskaldun onak izateko, irakasleok eredu izan behar dugu. Zatoz euskara hobetzera.
—
Datak
Lehenengo aukera: abenduak 1, 3, 10, 15, 17
Bigarren aukera: otsailak 3, 10, 17, 24 eta martxoak 3
—
Formatoa: Aurrez
IPUINGINTZA ETA KONTALARITZA
Ipuinak kontatu nahi dituzu, baina ez dakizu nola? Ipuina sortu nahiko zenuke baina ez dakizu nondik hasi? Hauxe da zure ikastaroa!
—
Datak
Lehenengo aukera: azaroak 30, abenduak 2, 9, 14, 16
Bigarren aukera: urtarrilak 14, 21, 28 eta otsailak 4, 11
—
Formatoa: Linean
EUSKAL MUNDU SINBOLIKOA
Zergatik jartzen dugu San Blas haria edo zergatik erretzen dira sanjuanetan gauzak? Gure ohiturak eta nagusien jakinduria eskuratu, eskoletan zabaltzeko.
—
Datak
Lehenengo aukera: azaroak 30, abenduak 2, 9, 14, 16
Bigarren aukera: otsailak 1, 8, 15, 22 eta martxoak 1
—
Formatoa: Aurrez
EUSKAL KANTA ETA JOLASAK
Jolas gaitezen berriro! Ahaztutako jolasak eta kantak berreskuratuko dituzu. Umeak txundituko dituzu!
—
Datak
Lehenengo aukera: abenduak 1, 3, 10, 15, 17
Bigarren aukera: urtarrilak 13, 20, 27 eta otsailak 3, 10
—
Formatoa: Linean