BAMek Afganistaneko Kabuleko Unibertsitarearen aurkako atentatua gaitzesten du
BAMek bere dolumina helarazi nahi die Afganistaneko Kabuleko Unibertsitatean izandako atentatuetako biktimei, senideei eta Afganistaneko gizarte guztiari; bere minarekin bat egiten du eta bere elkartasun osoa adierazten die.
Era berean, mundu osoko hainbat unibertsitate erakundek adierazitakoari batzen zaio eta indarkeria sektario guztiz ankerraren biktima izan diren unibertsitateko ikasle eta irakasleren heriotza mingarria eragin duen sarraskia erabat gaitzesten du.
Unibertsitatea pentsamendu eta sinesmen askatasuneko espazio pribilegiatua da eta hala izan behar da, egia sakontasunez eta doitasunez bilatzeko eta ezagutzaren sorreraren bidez mundu hobea egiteko. Unibertsitateak kontzientzia ilustratuak sortu behar ditu, kritikoak eta irekiak. Unibertsitatea izan behar da adierazpen askatasuna eta errespetuzko elkarrizketa arduraz erabiltzeko lehenengo eremua, gure gizarteetan zuzentasuna eta aurrerabidea sustatzeko. Kabuleko Unibertsitateko atentatu ulertezin eta onartezinak, espiritu hori hautsi du justifikaezina denaren izenean.