BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola eta Caritasen lankidetza proiektu berria
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak lankidetza hitzarmena sinatu du Caritas Bizkaiarekin, pertsona migratzaileekin egiten duen gizarte-ekintza babesteko.
Lankidetza hitzarmen honen helburua migratzaileak gure gizartean integratzeko ekintzak garatzen laguntzea da.
Proiektu honetan BAMeko ikasleek eta irakasleek parte hartzen dute, etorkin helduek bigarren hezkuntza bat ikasteko Graduetan erabiltzen eta irakasten diren baliabideak martxan jarriz. Modu honetan, haien eguneroko bizitzako integrazioa eta laneratzea hobetuko da.
Bestalde, proiektu honen bidez migratzaileen eta bertakoen arteko topaketa eta trukea sustatu nahi da, eta, horretarako, BAMeko hezkuntza-komunitate osoa inplikatuko da, Eskola eta Gizartea lotzen dituen elkartasun proiektu baten bidez.
Lankidetza honi esker, gazte-talde bati tailer batzuk eskainiko zaizkio, gaztelaniaren erabilera landu eta hizkuntza-gaitasunak hobetzeko.
Lankidetza horretan, BAMek bere gain hartzen ditu hezkuntza-jardueraren antolaketa eta gastuak, hau da, jarduerarako behar den materiala eta ikasle bakoitzaren garraio-gastua.
Astero, taldeka banatuta, gazteak Unibertsitate Eskolara joaten dira eta bertan ikasle laguntzaileek gaztelerazko eskolak ematen dizkiete. Ikasleak ilusio handiz murgildu dira proiektu honetan, gazte migratzaileen inklusio-prozesuaren barruan hizkuntza menderatzea ezinbestekoa baita etorkizuna eraikitzeko.