
BAM Irakasle Eskolak 75. Urteurreneko ospakizun ekitaldi nagusia egingo du ekainaren 28an
BAM Irakasle Eskolak 75. Urteurreneko ospakizun ekitaldi nagusia egingo du ekainaren 28an
Ekainaren 28ko ospakizun ekitaldian, Bilboko Silo aretoan, arratsaldeko 6etatik aurrera, BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako agintariak, gizarteko arlo desberdinetako eragileak eta, batez ere, urteetan zehar hezkuntza komunitate hau osatu eta eraiki duten kideak batuko dira. 75 urteko historian euskal hezkuntza sistemak agiriko aldaketak izan ditu; eta gaur egun daukagun ondarea erakunde eta eragile askok egindako ahaleginaren emaitza da. Esperientzia aberatsa daukagu gizarte moduan eta oinarri sendoak ezarri dira urteetako ibilbidean. BAM Irakasleen Eskola historia honen parte aktiboa eta eraldatzailea izan da, eta horixe ospatu nahi da ekitaldi honetan.
Ospakizun honetan eskolak urteetan zehar Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen hasierako eta etengabeko prestakuntzan egindako ibilbidearen gorazarrea egingo du, batez ere hainbat lankidek egunez egun orain duguna eta garena eraikitzen egin duten lana eskertu eta aitortzeko. Ospakizun hau gainera aukera paregabea izango da ibilbidearen gogoeta egiteaz gain, etorkizunari gogotsu eta indarberrituta begiratzeko.
Etorkizuneko erronkak handiak eta ilusionagarriak dira, aurrerantzean ere hezkuntzaren sarea ehuntzen jarraitu gura dogu, ilusinoz, profesionaltasunez eta bokazinoz.