BAM, etengabe hobetzen
Hasiera-hasieratik, BAM hobekuntzarako prozesu iraunkor bezain etengabeetan egon da inplikatuta, bai arlo akademikoan, goi-mailako prestakuntzadun irakasleak kontratatuz, bai instalazioetan, bai zerbitzuen eskaintzan.
Azpiegituren ustiaketa eta eguneratzea mugara iritsita, eta, gure kokagunea egokia dela kontuan hartuta, erosotasun eta modernotasun handiagoak bermatzen dituen leku berria eraikitzea da aukera bakarra.
Horren aurrean, zenbait baliabide zentralizatu nahian, gehienak kulturalak, Barrainkuako gaur egungo kokalekuan eraikin berria egitea erabaki du Bilboko Elizbarrutiak.
Proiektu hori aukera paregabea da eskolarentzat, esleitutako azalerak bide emango diolako etorkizuneko premiei ondo baino hobeto aurre egiteko, berariaz diseinatutako instalazioekin.
Bi urterako aurreikusitako obrak egin bitartean, azpiegiturei eta zerbitzuei begira BAMek behar dituen kalitatea eta egokitasuna aztertu ondoren, eskolaren aldi baterako kokalekua jatorrizko egoitza izatea erabaki da, Derioko seminarioko eraikina, alegia.
Erabat berritutako eraikin horrek kalitatezko hezkuntzarako funtsezko eskakizunak betetzen ditu: garraio publikoko lotune arin bezain iraunkorra eta aparkaleku handia ere bai, baita kirol zein ostalaritza arloko zerbitzua.
Aro berri baten aurrean gaude, aldaketa eta erronka berriz beteta, eta horiei guztiei gure ikasleentzat onena bilatzeko segurtasunarekin egiten diegu aurre. Horixe da gure eskolaren iraganaren bermea eta orainaren arrazoia, eta horixe da, beste behin ere, BAM Irakasleen eskola mugiarazten duen motorra, etorkizun hobe baterako bidean.