
BAM-ek bat egin du Espainiako migratzaileen ezohiko erregularizazioa lortzeko legegintzako herri-ekimenarekin
BAMek bat egin du ESENCIALES mugimenduaren kanpainarekin, “Espainiako migratzaileen ohiz kanpoko erregularizazioa lortzeko legegintzako herri-ekimena”. Kanpaina honek 500.000 sinadura biltzea du helburu, Diputatuen Kongresuak ekimena eztabaidatu dezan, eta, beraz, gaur egun linbo juridikoan dauden 500.000 pertsonen erregularizazioa lortu ahal izateko.
Pandemia garaian, batez ere konfinamenduaren lehen egunetan, konturatu ginen zaintzaz arduratzen diren pertsonarik gabe, jaten dugun janaria mahaira biltzeaz eta ekartzeaz arduratzen diren pertsonarik gabe eta osasun lanaz arduratzen diren pertsonarik gabe, gure gizartea hauskorra dela. Sektore horien hauskortasuna ere agerian geratu zen, kasu askotan haien lan- eta bizi-baldintzak izugarri zaurgarriak zirelako. Sektore horietan lan egiten duten pertsonak ezinbestekoak deitzen ditugun pertsonak dira. Oinarrizko erantzukizunak dituzten pertsonak, baina eskubide baliokideak ez dituztenak. Ezinbestekoak diren pertsona horiei ezinbesteko eskubideak eskaintzeko ekimen gisa jaio zen ESENCIALES.
BAMeko klase batzuetan, kanpainako bideoa ikusi dugu, eta informazioa eskaini eta sinadurak biltzeko gunea jarri dugu. Ekainean zehar, BAMeko harreran izango dira informazioa eta sinadurak biltzeko orria. (hemen ere, eskuragarri duzu informazioa eta izenpetzeko beste aukera batzuk: https://esenciales.info/)
ZURE SINADURA, GURE ESKUBIDEAK