BAM aurrez aurreko irakaskuntza osora itzuliko da urriaren 4an
Pasa den irailaren 24an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Sailak eta EAEko hiru errektoreek izandako bileran, unibertsitateetan presentzialtasun osoa berreskuratzea erabaki zen.
Ikasturte hau irakaskuntza konbinatuarekin hasi da BAMen, baina lehenbailehen pandemia aurreko asistentzia berreskuratzeko prest gaude. Pandemiaren eboluzio positiboaren eta unibertsitateetako errektoreek egindako iragarpena kontuan izanda, aste honetan egoera berrirako beharrezko moldaketak egin ondoren, urriaren 4an erabateko asistentziara itzuliko gara.
Presentzialtasunak ikaskuntza errazten du eta ikasleen unibertsitate-esperientzia hobetzen du; horregatik, segurtasun-neurriak betez eta bermatuz aurrez aurreko ohiko klase-antolaketara bueltatzeko prest gaude BAMen. Beraz, prebentzio-protokoloek bere horretan jarraituko du oraindik ere, bereziki, maskaren erabilera eta gelen aireztapena.