Aurrez aurreko irakaskuntza etengo da aldi baterako BAMen
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun sailek erabakita, aurrez aurreko irakaskuntza etengo da martxoaren 13tik bestelako abisurik ez den bitartean. Aldi honetan, etenda geratuko dira BAMek epe horretan antolatutako ikastaro, jardunaldi, mintegi eta ekitaldi guztiak.
Hala ere, ikasleriak jarduera akademikoarekin jarraituko du, modu ez presentzialean, irakasleek gidatuta.