
Artxandapeko irakasleak BAMen
Atzo Unai Cuéllar, Artxandapeko Lehen Hezkuntzako ikasketa-burua eta Naiara Pérez, arduradun pedagogikoa izan genituen BAMen Lehen Hezkuntza graduko Curriculum-sakontze aipameneko 3. mailako ikasleekin. Errealitatearen diziplinarteko ikuspegia izeneko ikasgaian, Artxandape Ikastolak nola egiten duen lan proiektuka azaldu zuten, metodologia honek eskaintzen dituen aukerak eta kontuan izan beharreko aldagaiak zehatz aurkeztuz.
Aukera paregabea izan zen diziplinarteko proiektuak diseinatzen ari diren gure ikasleentzat, haien ekoizpenetan sortutako zalantzak eta kezkak argitzeko, eta orobat, metodologia bera gelaratzeko prozesua horretan dihardutenen eskutik ezagutzeko.