
Artxandape ikastolako kideen visita BAMen
Asteartean gurekin izan genituen Artxandape ikastolatik etorrita Zuhaitz Bilbao (ikastetxeko zuzendaria), Unai Cuellar (LHko irakasle eta ikasketa- burua) eta Gorane Galarza (HHko irakaslea). 3. mailako Curriculumean sakontzea aipameneko ikasleekin aritu ziren ordubetez, haien esperientzia azaltzeko eta proiektuen bidezko ikaskuntzan oinarritutako eredua aurkezteko. Urratsez urrats ezagutu ahal izan genituen metodologia honen nondik norakoak, bere indargune eta zailtasunekin; planteamendu teorikoak eguneroko jardunera nola eramaten diren ikusi ahal izan genuen, azken batean.
Bigarrenez errepikatu den esperientzia hau azkena izango ez den itxaropenarekin esan genion agur elkarri. Eskerrik asko hiruroi eta Artxandape Ikastolari.