Angel Mari Unzueta BAMeko irakaslea hil da
Larunbat honetan, azaroaren 14an, Angel Mari Unzueta gure lankidea hil da bat-batean. Angel Mari Eskolako Erakunde Batzordeko buru izan zen urte askotan. BAMen egin zuen lana bere arduratik harago joan zen, eta inplikazio eta konpromiso berezia erakutsi zuen Eskolaren proiektuarekin, erakundearentzat aldaketa-garai batean. Bere arduraldia amaitu ondoren ere, BAMen jarraitu du irakasle bezala lanean, eta beti prest izan dugu eskatzen zitzaion guztian laguntzeko.
Eskolan zure hutsa nabarituko da. Faltan botako zaitugu.
Goian bego.
Informazio osoa hemen.