Amaia Jauregi BAMeko irakasleak doktore-tesia aurkeztu du
Azaroaren 22an Amaia Jauregi BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleak doktore-tesia defendatu zuen Bilboko Hezkuntza Fakultatean, ‘Bienestar psicosocial de las personas sordas’ izenburupean, eta Bikain “Cum Laude” kalifikazioa jaso zuen.
Ikerketa-metodologia kuantitatiboan oinarrituta, pertsona gorren ongizate psikosoziala aztertu du bere tesian, analisirako hainbat faktore kontuan izanda: ezaugarri pertsonalak, audiologikoak, linguistikoak, kulturalak, familiaren ezaugarriak, hezkuntza arlokoak eta lan arlokoak. Azterlanerako 166 pertsona gor aukeratu zituen, arlo hauek ikertzeko asmoz: aipatutako faktoreek aldagai psikosozialarekin duten erlazioa; ongizate psikologiko eta sozialak autokontzeptuarekin, autoestimuarekin eta gizarte-laguntza eta bakardadearekin duten erlazioa; eta horren arabera biztanleria gorraren ongizate psikologiko eta soziala iragartzeko eredua aurkeztea.
Epaimahaiko kideek lanaren bikaintasuna azpimarratu zuten hainbat alderdi aipatuz: ikerketa egiteko osatutako corpusa, ikerlanean erabilitako inkesta baliabidearen berezitasuna, gizarte eraldatzearen prozesuari eta guztion bizi kalitateari egin diezaioken ekarpena.