“Aldatu zure begirada” Down fundazioa. Mintegia BAMen
Euskal Herriko Down Sindromea eta beste adimen-urritasunen fundazioak desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioaren (DPENK) printzipioetan oinarritutako gizarte-ereduaren aldeko apustua egiten du. Besteak beste, aukera-berdintasuna, bizimodu independentea eta pertsona guztientzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa defendatzen dituen eredua, hain zuzen ere.
Azaroaren 21ean, 22an eta 23an, Itsaso Larrietak, nerabezaroaren eta eskola-jarraipenaren arduradunak, eta Ander Iker Latasak, aisialdiaren eta boluntarioen arduradunak, Aldatu zure begirada leloa daraman mintegia prestatu ziguten, Asel Belategi, Oier Bilbao eta Inazio de la Torreren lankidetza eta testigantzekin batera. Egun hauetan, BAMen Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak ikasgaia Amaia Jauregirekin lantzen ari diren graduko 2. mailako ikasleek kolektibo horren errealitateak ezagutzeko aukera izan dute, baita beste pixka bat gehiago hausnartzeko ere, gizarte eta hezkuntza inklusibo baterako begirada aldatzearen beharraz.
Eskerrik asko Itsaso, Ander, Asel, Oier eta Inazio!!!!