Abenduak 10: Giza Eskubideen Eguna
Giza Eskubideen Eguna dela eta, hainbat modutan (pobrezia eta desberdintasuna, indarkeria, bazterketa, bereizkeria…) urratutako pertsonen eskubideen eta duintasunaren alde gizateriak egiten duen borroka luzearen oroimena egiteko aukera izan dugu.
BAM Unibertsitateko Eskolako irakaslea eta Gesto por la Paz Bakearen Aldeko Koordinakundeko kidea den Galo Bilbaoren eskutik, Haur Hezkuntza Graduko bigarren mailako ikasleek eta Gradu Bikoitzeko
ikasleek, Gesto dokumentala ikusteko aukera izan zuten.
Euskal Herriko eta Nafarroako gizartean bakearen alde herritarren zati batek egin zuen lana biltzen du dokumental honek. Garai hartan eta gaur egun balio handia duten jarrera etikoetan oinarritutako lana da. Dokumentalak Gesto por la Paz nolakoa izan zen erakusten du protagonisten bidez: nortzuk izan ziren, nola egin zuten, zergatik inplikatu ziren, nola bizi izan zuten… eta zer ekarpen egin zioten gure gizarteari. Gure herriko giza eskubideen aldeko borrokaren adibide bat.