2022 Ate Irekien Jardunaldiak
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako Ate Irekien Jardunaldiak Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntza arloko irtenbide profesionala aukeratu nahi dutenentzako antolatzen ditugu. Bertan, gure graduak ezagutzera ematen ditugu: Haur Hezkuntzako gradua, 0-6 urteko etapan lan egiteko; Lehen Hezkuntzako Gradua, 6-12 urteko etapan lan egiteko; eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Gradu bikoitza, bi etapetan lan egiteko.
BAM Irakasle Eskolako Ate Irekien Jardunaldiak otsailaren 15ean (aurrez aurre) eta 16an (online) izango dira, 17:30ean. Parte hartzeko izena eman behar da.
Osasun egoera dela eta, aurrez aurreko jardunaldiaren edukiera mugatua izango da. Izena emateko azken eguna, otsailaren 10a.