2021-2022 ikasturteko harrera-ekitaldia BAMen
Irailaren 10ean, Begoñako Andra Mari irakasleen unibertsitate-eskolako ikasleak Derion izan dira eskolak antolatutako harrera-ekitaldian. Bertan, eta COVID-19aren aurreko segurtasun-neurriak errespetatuz, gure eskolaren izaera eta ezaugarriak azaldu zaizkie, eta eskaintzen diren zerbitzuen inguruko informazio zehatza jaso dute, goiz osoa hartu duen ekitaldian. Urduri baina gogotsu antzematen ziren lehenengo saio honetan.
Gainontzeko mailetako ikasleak hilaren 13an hasi ziren.