BAMen 2021-2022 ikasturte berriaren hasiera. Ongi etorri!
Ikasle berrien harrera irailaren 10ean izango da. Irailaren 13an irekiko dira gela guztien ateak ikasturteari hasiera emateko. Laugarren mailako ikasleek praktikak egingo dituzte lehenengo seihilekoan eta irailaren 9an izango dute praktikaldiaren aurkezpena.
2021-2022 ikasturtearen hasieran, gelaren edukiera murriztuta egongo da oraindik. BAMen iaz bezala eredu konbinatua erabiltzen jarraituko dugu, hau da, presentzialtasun murriztua gelan eta ikaslearen lan autonomoa irakaslearen segimenduarekin. Horretarako azpitaldeak egingo dira: web orrialdeko 1. seihileko ordutegian A eta B azpitaldeetako ikasleek etorri behar duten egunak bereizten dira (ohar zehatzagoak daude ikasleen ordutegian). A eta B azpitaldeen ikasle zerrendak laster argitaratuko dira.
Osasun-egoeraren arabera eta agintariek hartzen dituzten erabakien arabera, normaltasun egoerara itzuliz gero, presentzialtasuna osoa izango da.