150 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten BAMeko ate irekien jardunaldian
Joan den otsailaren 20an, BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako Ate Irekien Jardunaldia ospatu genuen. Etorkizuneko ikasleak eta beraien senideak kontuan hartuta, 150 lagun baino gehiago hurbildu ziren eskolara.
2 taldetan banatuta, euskarakoan eta gaztelaniakoan, BAMeko arduradunek bertaratutakoei azaldu zieten eskolak 2020-2021eko ikasturteari begira eskaintzen duen informazio akademiko guztia: Haur Hezkuntzako Graduak, Lehen Hezkuntzako Graduak eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Gradu Bikoitza.
Era berean, honako hauen berri ere eman zitzaien: eskolak eskaintzen dituen zerbitzuak, graduetan izena aurretiaz emateko egunak, graduak egiteko bete behar dituzten eskakizunak eta matrikularen inguruko xehetasun ekonomikoak.
Azalpenak amaitutakoan, bisita gidatua egin zen eskolako instalazioetan zehar. Etorkizuneko ikasleek zentroko gela batzuk, laborategia, ikasgela bereziak eta liburutegia ikusi ahal izan zituzten.