Bisita Loiolara
Maiatzaren 12an, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek (111 pertsona) Loiolako Santutegia eta Museoa bisitatu zuten, Tradiciones socioculturales y diálogo interreligioso irakasgaiaren jarduera osagarri gisa, María Nely Vásquez Pérez irakasleak eskainia, Zientzien Didaktika Departamentuko bi irakasleren laguntzarekin.
Maite Garcia Ruiz irakasleak doktore-tesia defendatu zuen Gasteizen
Martxoaren 27an Maite Garcia Ruiz Begoñako Andra Mari (BAM) Unibertsitate Eskolako irakasleak doktore-tesia defendatu zuen Gasteizen, UPV/EHUko Micaela Portilla Ikergunean Testuinguru erdalduneko D ereduko ikastola bateko gurasoen Familia Hizkuntza-Politika eleaniztunak izenburuarekin.
Irakasle Eskolako ikasleen alkarrizketa gotzainagaz
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasleek, hain zuzen be Gaitasun Akademikoaren Eleiz Adierazpena (DECA) kurtsoan egiten diharduenek, gotzainagaz lasai hitz egiteko aukera izan dabe.
Bisita Bizkaiko Elizaren histori artxibora
DECAn prestakuntza egiten duten Haur Hezkuntzako taldeetako ikasleek BAMen eraikin berean dagoen Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa bisitatu zuten.
Bake-topaketa BAMen
“Musikagile, Bakegile/Oroimena finkatuz” lelopean, Haur Hezkuntzako 3. mailako DECAko ikasleekin elkarrizketa eta errebisio kritikoa egin ditugu indarkeriarekiko dugun jarrerari eta sentsibilitateari buruz.p
BAMeko ate irekien jardunaldiak 180 pertsona erakarri zituen
180 lagunetik gora izan ziren aste honetan Begoñako Andra Mari irakasleen unibertsitate-eskolan (BAM) izan dugun ate irekien jardunaldian.
BAMeko Maialen Mielgo ikasleak Bizkaiko Caritasko Namaste Taldeak antolatutako jardueretan parte hartu du
NAMASTeko Brahim Ohalguirah, Bilbao Basketeko Bright Martins eta BAMeko Maialen Mielgo Caritas Bizkaiak hilaren 15ean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuten, Bilboko Udalaren eta BBK Kunaren laguntzarekin.
Garun-paralisia, ASPACE eta Zabaloetxe Goikoa Ikastetxe berezian egiten den lanari buruzko mintegiak BAMen
Azaroaren 30ean, Fátima Sousa, Zabaloetxe Goikoa Ikastetxe Bereziko zuzendaria izan genuen gurekin, ASPACE zer den azaldu eta ikastetxean egiten duten lana aurkezteko. Pedro Alonsok, berriz, bere bizi-esperientziak partekatu zituen.
“Aldatu zure begirada” Down fundazioa. Mintegia BAMen
Azaroaren 21, 22 eta 23an @fsdownpv-eko kideak izan genituen gure artean, “Aldatu zure begirada” izeneko mintegia eskaintzen, Down Sindromea eta bestelako adimen-urritasunak dituzten pertsonen errealitateak ezagutu eta gizarte eta hezkuntza inklusiborako ikuspegia landuz.