Back

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak, 1948an sortu zenetik, 75 urte bete ditu aurten, eta 50 urte dira, berriz, unibertsitate eskola bihurtu zela, 1973an. 75 urteko historia honetan euskal hezkuntza sistemak aldaketa nabarmenak izan ditu; erakunde eta eragile askoren ahaleginarekin osatu da gaur egun dugun hezkuntza sistema. Eta BAM Irakasleen Eskola historia honen parte aktiboa eta eraldatzailea izan da.  Historia honetan zehar, Begoñako Andra Marin Haur eta Lehen Hezkuntzako 10.000 irakasle baino gehiago prestatu dira, ikasketa-plan desberdinekin eta testuinguru eta errealitate historiko desberdinetan.

1983an unibertsitate eskola moduan 10 urte bete zituenean, orduan Gotzain laguntzaile zen Juan Maria Uriartek, unibertsitate eskolaren ikasturte hasierako ekitaldian esandako moduan, gure Eskola “zerbitzu bokazioarekin sortu zen, herriari, kulturari eta hizkuntzari emana”. Eta horretan jardun izan dute hainbat lankidek egunez egun orain duguna eta garena eraikitzen. Irakasle eskola gisa eta hezkuntzako profesionalen erakunde gisa, etengabe ari gara hausnartzen, ikertzen, eraberritzen, eta beti izango da zertan sakondu, aldatu, hobetu… hezkuntza prozesu dinamiko bizia delako, gizartea bera den bezalakoa.

Beraz, ezin gara geure buruari begira geratu, aurrera begira baino. Etorkizuneko erronkak handiak eta ilusionagarriak dira: indibidualismoa apurtu eta kolektibotasuna berreskuratu, digitalizazioa, ingurumena, inklusioa, berdintasuna, hizkuntza, herritartasuna, emozioak, espiritualtasuna, kontzientzia kritikoa, pobreziaren aurkako borroka, guztion ongizatea, migrazioak eta, azken batean, ekologia integrala. Baina ezinbestekoa dugu sare lana egitea, gure helburuak gizartearen beharretara egokituta.

Urtemuga hau aukera paregabea dugu geldialditxo bat egiteko, gure ibilbideaz gogoeta egin, egindakoaz ikasi eta etorkizunari gogotsu eta indarberrituta begiratzeko.

Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen jarrai dezagun.

75 urte eta hamaika istorio

ESPERIENTZIAREN HARI SENDOEKIN

HEZKUNTZA EHUNTZEN
DUGU

BAMek “Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen” 

portada libro

Gure ibilbidea

Eskola Handiko profesionalak

I am text block. Click edit button to change this text. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.